Oso erraza da Poke bat prestatzea. Kasu honetan, izokina erabiliko dugu, oinarrian arroza duen Hawaiko plater honen osagai tradizionaletako bat, algaz eta sesamo-haziz koroatuta.

Osagaiak

(Lau lagunentzako)

200 gramo izokin fresko

200 gramo arroz

2 Nori alga

Lima bat

Sesamo-haziak

Gatza

Prestaketa

15 minutuz egosiko dugu arroza, eta gorde egingo dugu.

Izokina laukitxotan moztu, eta nahieran gazituko dugu. Ondoren, lima-zukua eta –birrindura botako diogu.

Behin hori egin ondoren, Nori alga moztu eta nahasketari gehituko diogu. Marinatzen utziko dugu (gehienez bost minutuz).

Bol batean, arroza jarriko dugu azpian, eta egin dugun nahasketa botako diogu gainean. Dena ondo nahastu ondoren, sesamo-haziak gehituko dizkiogu.