Kalabaza plantxan egingo dugu eta harekin batera ziazerba salteatuak jarriko ditugu. Ontzeko, arbendolezko ozpin-olioa eta Parmako gazta arraspatu apur bat. Osasungarria eta gozoa!

Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

200 gr kalabaza, xerratuta

80 gr gazta parmesano

50 gr ziazerba

40 gr almendra erre

10 ml Modena-ozpin

30 ml oliba-olio birjina

Prestaketa

Kalabaza-xerrak zartaginean markatuko ditugu, oso su motelean, 15 minutuz.

Ozpin-olioa egiteko, almendra xehatuko dugu, eta horren erdia olioarekin eta Modenaozpinarekin nahastuko dugu.

Ziazerbak su bizian salteatuko ditugu almendra xehatuen beste erdiarekin.

Kalabaza platerean jarriko dugu, eta gainean ziazerbak. Gazta parmesano birrinduarekin estaliko dugu. Ozpin-olioarekin onduko dugu.