Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

4 Melokotoi erdi almibarrean

melokotoizko 8 Gominola

200 g Esne-gain

Banilla-adar 1/2

25 g Azukre

2 Albaka-hosto

Lima-birrina

Prestaketa

Melokotoi baten mamia eta gominolen erdia txikituko dugu albakarekin eta lima-birrinarekin batera. Gorde egingo dugu.

Banilla luzetara zatituko dugu erditik, labana baten puntarekin arraspatuko dugu eta esne-gainari eta azukreari gehituko diogu. Harrotu eta gorde egingo dugu.

Melokotoi erdia plater batean ipiniko dugu. Txikitutako melokotoiekin beteko dugu eta esne-gainarekin estaliko dugu. Azkenik, melokotoi erdi bakoitza gominolarekin apainduko dugu.