Aurkitu osagaiak zure BM Supermekatuan eta… eman gogor!

Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

Muskuiluak (1/2 kg.).

Aza gorria (200 g.).

Piper gorria (200 g.).

Arto-irina (koilarakada 1).

Porru-ernamuinak.

Gatza Añana (koilarakada 1).

Prestaketa

Lehenik eta behin, muskuiluak ur askorekin eta gatzarekin egosiko ditugu 5 minututan.

Ondoren, aza gorria likidotuko dugu alde batetik, eta piper gorria bestetik. Gatz-puntua emango dugu.

Ontzi batean, aza gorriaren zukua arto-irin pixka batekin lodituko dugu. Gauza bera egingo dugu piper berdearen zukuarekin.

Plater batean, koilara batekin, trazu batzuk egingo ditugu bi zuku horiekin, eta muskuiluak gainean ipiniko ditugu.

Platerean, porru-ernamuin batzuekin apainduko dugu.