Oilasko errezeta bat proposatzen dizugu, hotza zein beroa jan ahal izango duzuna. Ezin hobea etxetik kanpo jateko.

Osagaiak

(1 pertsonarentzat)

oilasko-bularkia 1

30 gr ardo zuri

adar ezkai lehor 1

40 gr parmesano gazta

piper gorri 1

piper berde 1

piper hori 1

Oliba-olio txorrota bat

Gatza eta piperbeltza

Prestaketa

Zartagin bat jarriko dugu su ertainean. Bularkiari gatza eta piperbeltza botako diogu, eta ezkai pixka bat ere erantsiko dugu. Bularkiak zartaginean jarri, estali eta bularkia bi aldeetatik markatuko dugu. Ardo zuria gaineratuko dugu eta lurrundu arte utziko dugu. Bularkia atera, eta hozten utziko dugu. Zartagin horretan bertan, eta su bizian, piperrak –makiltxoetan moztuta– salteatuko ditugu. Behin egin direnean, tupperraren behealdean jarriko ditugu; bularkia xerratu, eta piperren gainean jarriko dugu. Gainetik gazta birrindua botako dugu. Errezeta hori hotzean zein beroan jan daiteke.