Kaloria gutxiko plater bat, gantz-ekarpenik gabe, digestio onak edukitzeko aproposa eta zaporeduna

Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

Orburuak (16 ale)

Ozpinez ondutako típula txikiak (50 g.).

Ozpinez ondutako kaparrak (50 g.).

Gatza.

Oliba-olioa.

Prestaketa

Orburuak garbitu, laurdenetan moztu, ur kantitate handian 25 minututan egosi, eta ur izotzetan hoztuko ditugu.

Ondoren, orburuak olio pixka batekin salteatu, eta tipula txikiak eta kaparrak gaineratuko ditugu. Amaitzeko, gatz-puntua emango ditugu.