Osagaiak

(Lau lagunentzako)

Kilo bat sardina

Tipula bat

800 g. tomate heldu

Azukre zuria

Baratxuri bat

Perrexila

Gatza

Oliba-olioa

Prestaketa

Ondo garbitu behar dira sardinak (ezkatarik, errairik eta bururik gabe). BM Supermerkatuetako arrandegietan eska diezaiekezu sardinak garbitzeko.

Saltsa egiteko: txikitu tipula eta baratxuria, friji itzazu arin zartagin batean oliba-olio zurrusta eder batekin eta gatz pixka batekin.

Tipulari kolorea aldatzen zaionean, bota tomateak, laukitxotan moztura (azalik gabe). Gehitu azukre pixka bat azidotasuna murrizteko, eta zuzendu gatz-puntua (beharrezkoa bada). Utzi su ertainean, eta ondo zaindu, itsatsi ez dadin.

Saltsa loditzen denean, bota sardinak eta, beharrezkoa bada, gehitu ur edo salda pixka bat. Alde bakoitzeko 5 bat minutuz egin daitezela. Zerbitzatu perrexil pixka batekin.