Tipulak onura ugari ditu osasunerako: koaguluak prebenitzen ditu, kolesterola eta hipertentsioa murrizten ditu, efektu antioxidatzaileak ditu, etab. Dieta mediterraneoko osagai kutuna ere bada, eta nekeza da tipularik gabeko entsaladak, erregosiak, saltsak, frijituak eta beste hainbat aurkitzea.

Hala ere, baliteke denen gustukoa ez izatea tipulak berezko ezaugarritzat duen zapore ‘mintxo’ hori. Truku erraz bat azalduko dizugu, tipularen zaporea gozatzeko eta, era horretan, ortuari honek dituen onura guztiak aprobetxatzeko.

Osagaiak

Tipula

Ura

Izotz-puskak (6-8)

Gatza

Prestaketa

Lehenik eta behin, tipula juliana eran ebaki behar da. Erraz negar egitea baldin bazara, negarrik ez egiteko truku bat da tipula hozkailuan sartzea ebaki baino gutxienez ordubete lehenago, edo azkar batean garbitzea.

Behin tipula moztuta duzunean, hurrengo urratsa da ur pixka bat jartzea ontzi batean, izotz-puskekin eta gatz-koilarakada batekin. Ondoren, bota tipula ontzira, eta utzi beratzen 15 minutuz.

Amaitzeko, atera tipula urtetatik eta lehortu ondo. Sukaldeko papera erabil dezakezu gehiegizko ura kentzeko. Zerbitza ezazu entsaladan, eta zapore askoz atseginagoa duela nabarituko duzu.