Zopak ezin hobeak dira negurako, baina urteko edozein sasoitan kontsumi ditzakezu. Zer iruditzen zaizu aukera hau? Tipula-zopa muskuiluekin eta arbendolekin. Zopa guztiek ez baitute berdinak izan beharrik.

Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

500 g. muskuilu fresko

1 l. ur

100 ml ardo zuri

3 tipula

100 g. almendra xerratu

6 ale piperbeltz

1 txalota

1 tomate

Oliba-olioa (sueztitzeko)

Prestaketa

Muskuiluak garbitu, eta kazola batean sartuko ditugu piperbeltzarekin, ardoarekin eta txalota xehatuarekin. Estali, eta 5 minutuz egosten utziko ditugu, irekitzen diren arte. Oskola eta haragia bereiziko dugu, eta lortutako salda iragazi. Gerorako utziko dugu.

Tipula juliana erara moztu, eta olioan sueztitzen jarriko dugu, karamelizatu arte. Tomate urratua gehituko diogu, eta ura lurrundu arte utziko dugu. Almendren erdia gehituko dugu. Beste erdia aparte erreko dugu labean. Ura eta muskuiluen salda gehituko diogu nahasturari, eta 30 minutuz egosten utziko dugu.

Muskuiluak berotu, eta platerean jarriko ditugu. Labean erretako almendra gehituko dugu gainetik. Zopa bereizita aterako dugu.