Presta ezazu zapore eta aroma biziagoko ura: ezagut ezazu tomate-ura!

Osagaiak

2 tomate.

Gatza.

Piperbeltza.

Oliba-olio Birjina Estra.

Prestaketa

Tomatea garbitu eta zatitu egingo dugu. Gatza bota eta birrindu.

Jarraian, irakiten jarriko dugu ontzi batean.

Xukadera batean jarriko dugu iragazki batekin (artilekia edo kafe-iragazkia), eta xukatzen utziko dugu minutu batzuez.

Amaitzeko, piperbeltzaz (edo gustukoago dugun beste ongarri batez) eta oliba-olio birjina estraz onduko dugu.